XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aton eta Senen, ziñopak

Endaz eta jayetzaz persitarrak ziran Aton eta Senen, ziñopa ospatsuok, eta Deki kaisarraren agintzaldian ixuri eben euren zanetako odola kistarr-siñeskuntzearen alde, ez euren aberrian Erroman baño.

Jazarkunde ankerr asko jasan bearr izan ebezan Eleizearen lenengo egunetako kistarrak, Deki'ren aserreak sorrtu ta eratorri ebana, latz eta garratzenetarikoa izan zala dirudi.

Jazarkunde onen ondoren ankerrak ikusirik, Jaunak aurrez iragarritako egun larri ta estualdiak eldu zirala uste eben askok.

Aton eta Senen andiki ta aberatsak ziran, baña aberaski ta ogasunak ondo erabilten ekien andikiok Kistarr egin ziranetik aurrera, kistarren eginbearrak zeatz beteko asmua artu eben.

Txiro ta bearrtsuakaz batez be maitati, onbera, errukioz eta esku-zabalak izan ziran beti.

Premiñan egozan landarrai ukarra, espetxean egozan autorleai kemena emoten, galen eta bikain agertu ziran Aton ta Lenen.

Erromarren buztarri gogorra austeko asmuz asaldatu ta jagi ziran persitarrak; baña izkillu-indarrez zapaldu onetan bere jainko-aizunak lagun izan yakozala uste eban Deki'k, eta menpeko kistarr guztiei siñestea ukatuazo edo ezpabe eriotzea arrazoteko asmuta erabagia artzen dauz.

Persi'ko kistarren arrtean Aton eta Senen gallen eta garbalenak ziran: guztietzaz maitatsu izanaz, ukarrak aurrez egiñaz, erritarr asko ekarri ebezan egiazko siñeskuntzara; autorleai adore ta kemena emoten be aurrenengo ebiltzan Aton eta Senen: origaitik begi txarrez ekusezan kistarr-izenaren arerioak eta lasterr salatu eutsoezan Deki'ri.

Kaisarr etzan nagi ibilli: beingo baten bere aurrera erakarri ta onean irabaziko ebazalakoan, iñon ziran labankeri ta koipekeriak esaten asi yakon; baña koipekeriok alperrekoak zirala ikusirik, asarre biziz diñotse: nire jainkoak gurtu ta jauretsi bearr dozuez; ori nai ta nayezkoa da: bestelan... zuenak egin dau.

Jangoiko bat baño eztagoala: bat baño geyago egon be ezin daitekela-darantzue Aton eta Senen'ek ori geure adimenak be argiro darakusku.

Zuk jainkotzat daukazuzan orreik, egi asko Jangoikuaren matxango dan txerrenaren asmakizunak dira, bere maltzurkeriz gizasemeak, atzipetuta eukiteko.

Zeru-lurren Egille, zure ta gure Jaun eta Jabe dan Jangoiko bakarra, guk orixe siñetsi ta jauresten dogu.

Kaisarrak asarre biziz diñotse: Nire Jainko andiak iraindu egin daustazuez eta aspertuko natxatzue.

Baña persitarrak Deki'ren menpean oraindik artega egozalako, erria asaldatu ta matxiñadea sortuko ete-zan bildurrez, Aton eta Senen'i bizia kentzen etzan azartu.

Erroman bere garaitza andiro ospatu bearr ebala-ta, ainbat persitar atxilotuta eukazan kaisarrak: Aton eta Senen be atxilotzeko agindu eban enparauekin Erromarra eroan eta ospa-bide izan ekiozan.

Aton eta Senen, Deki'ren aginduz, gogorr arrtu ebezan gudariak, eta bide luze aretan ez eben gitxi jasan bearr izan.

Erroma'n ospe andiz egin eban Deki'k bere sarrerea; andiro ospatu eban bere garaitza.

Gero, siñeste aren autorle biok Baleren jaurlearen eskupean ipiñi ebazan kaisarrak, bere jainko-aizunen arerio nausitzat eukazanok, ardura andiz zaintzeko aginduz.

Egun gitxi barru, auzitegira daroez eta zelako siñeskuntza dauken itanduten dautse.

Gu kistarrak gara-darantzue eta gure aintza ta atsegiñik andiena, orixe da.

Gu egiazko Jangoiko bakarraren gurtzaleak gara: zuen jainkotzako orreik gizonen ipuñak eta ames utsak baño eztira-ta, orrei bedatzik ezin eskiñi, gurtzerik ezin emon geinkoe.

- Zer? - diñotse Baleren jaurleak: eguzkia, gure asabak antxiñatik jauretsi daben eguzkia, Jainkotzat ezagutu ta gurtzea ¿zorakeria dala uste dozue? - Bai; eguzki ori iñok egiña da ta egindako edozein gauza Jainko etsi, Jainkotzat euki ta gurtzea, zorakeri garbia dala uste dogu.

Zuen asabak orretan okerr ebiltzan eta aen jarraitzaleok be okerr eta bidekatuak zabiltze.

Guk olako guzurr-jainkorik ezin jauretsi geike erantzun eben ziñopagai biarr.

An doa Baleren kaisarragana ta biotz urduriz diñotso: Nik alak egin dodaz, baña alperrik izan da: persitarr biok euren kistarr-siñeskuntzan sendo dagoz eta gure jainkoen izenik be eztabe nai entzun.

Deki'k asarrez diñotso: Eguzkiaren jauregira eroan egizuz ta nai ta ez, aren irudiari kedatza eskiñiazo egiezu.

Eroan ba daroez; baña Aton eta Senen'ek kedatzaren ordez txistua jaurtiten dautsoe eguzkiaren ekantzari.

Ori irain andia zala-ta, siñeskeak asarrez irakiten asten dira ta autorrle biei berunbildun txikotez gorputzak ebagi ta birrintzen dautsez, azurrak agiriarra itxi arrte.

Gero, ezpatari ta basapiztien burrukatokira daroez, erromar odoltzaleai atsegin emoteko.

Lagun-aldra andia dago begira.

Leorr bi ta lau artza askatzen dabez, pizti gosezto aek ziñopa biok ezpaz urratu, agiñez birrindu ta zatika jango ebezalakoan; baña Jangoikuak alan nai-ta basapitiok ziñopen aurrean otzan-otzan agertu ziran eta ezetariko kalterik ez eutsen egin.

Ori ikusirik, an egoan Baleren jaurleak eyagoraz eta deadarrez esan eban: Gizonak, persitar biok sorgin andi batzuk dirala ba dakuzue, basapiztiak be beingoan otzandu dabez-ta.

Baña guztiak etziran eretxi orretakoak: mirari orretan kistarren Jangoikoaren ala ekusen askok: bere otseñen aurrean basapiztiak orrelan otzantzen ekian Jangoikua, aintzat artzekoa zala ziñoen ikusle askok: zurrumurru ori zabal ebillan ikuslen artean, eta baten batzuk antxe berrtan kistarr agerrtuko ete-ziran bildurrez.

Baleren'ek ezpatari bi deitu ta Aton eta Senen'i samea ebagiteko agindu eutsen.

Jaurlearen agindua bertatik bete zan: baña onen ankerkeria ziñopen odolaz be etzan ase.

Gorpuak oñetatik lotu ta eguzkiaren ekautz aurrera narraz eroateko agindu eban, bizirik gurtu nai izan ez eben ekantz ori, il ta gero nai ta ez gurtu eragin bearr eutsela-ta.

Iru egunean egon ziran antxe ziñopen gorpuak, iñok eortzi barik jaurlearen bildurrez.

Gabaz jaso ta bere etxean ezkutau ebazan eleiz-gizon batek, gorpu deun aei gero lurra emoteko asmuz.

Gizonen aurrean autortu nagiana diño Josu Jaunak nik be Goiko neure Aitaren aurrean autorrtuko dot.

E.'TARR J.